OLAIZOLA II.A ETA PATXI RUIZ SAN MATEOKO FINALERA

Olaizola II.ak eta Patxi Ruizek San Mateoko torneoko finalerako txartela lortu dute Bengoetxea VI.a eta Beloki 12-22 irabazita.
Partidua txapelketako moduan jokatu da, hots, gogorra eta lehia handikoa.

Hasieran gorriek ondo bideratu dute neurketa Belokiren jokua goi mailakoa izan baita. Lehen zati horretan Bengoetxea VI.a ondo aritu da aurrekaldean Olaizola II.a mugituz. Bigarren zatian ordea, Belokik behera jo du eta Olaizola II.ari airean kendu ezinik ibili da.
Goizuetarrak 11 tantu lortu ditu.
Bengoetxea VI.a markadorea aldatzen saiatu da baina presioa dela eta pilota asko galdu ditu erasoan.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store