OLAIZOLA II.A “GONZALEZ PILOTARI ARRISKUTSUA DA”

Aimar Olaizola ez da fidatzen. Gaurko Tolosako pilota aukeraketa egin eta geroko adierazpenetan goizuetarrak ez die pronostikoei balorik ematen” Gonzalez pilotari arrriskutsua da . Aurrean oso erraz egin ditu tantuak eta botean gainetik pasa zaitzake. Deseroso egonarazten dizu”.
Bere eskubiari buruz gustora da egindako entrenamenduetan eta estrategiaz hitz egiterakoan “tantuak luzeak izaten saiatuko nahiz eta partida gogorra suertatzea nahi izango dut” esan du.
Materialari buruz, Aimarrek azkar aukeratu du bere lotea, sei minututan alegia “pilota politak dira eta frontisetik asko irtetzen ez direnetakoak”.
Pisua honako hau izan da: 104,3 eta 103 gramo.

Sebastian Gonzalezek bere aldetik, partida gogorra izango dela aitortu du “Denetariko jokaldiak egiten dituen pilotaria dugu Aimar. Zabalerako sakeak ere bai. Huts gutxi egin eta sufritzen jakin behar izango dut”.
Azkaindarrak 103,1 eta 105,8 gramotako frontisetik asko irtetzen diren larru bueltako bi pilota aukeratu ditu.
Tolosako Beotibarren pilotazale asko bildu dira -200 inguru- pilota aukeraketa hau ikusteko.

Bigarren mailako finala Zornotzan

Bigarren mailako eskuz banakako finalak badu frontoi eta egunik. Galarza VI.a eta Leiza pilotari bizkaitarrek jokatu behar duten final ederra Amorebieta-Etxanoko Amorebieta IV.a pilotalekuan izango da maiatzaren 28an, larunbata. Partidu hau Telecincok eskainiko du zuzenean.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store