OLAIZOLA II.A, GONZALEZEN AMETS GAIZTOA

Gauzak horrela jarraituz gero Olaizola II.a
mamu beltza modukoa bihurtuko da Sebastian Gonzalezentzat. Bi pilotariak hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Eskuz Banaka Txapeketan eta denetan Olaizola II.a garaile atera da; 2003an Eibarren 22-5 irabazi zion finalzortzirenetan, 2005ean Tolosan 22-6 mendean hartu zuen finalaurrekoan eta 2006an Iruñean 22-13 gailendu zen goizuetarra fianalaurrekoan.

Asegarceko pilotariak zenbaki ederrak ditu banaka txapeketan; txapel bat, txapeldunordetza bi, 22 partidu jokatu ditu zazpi denboralditan 14 (%61) irabazi eta 8 (%39) galdu dituelarik.

Datorren larunbatean Telecincok zuzenean eskainiko duen Labriteko neurketa beraien arteko laugarrena izango da, Olaizola II.aren boladaren ondorengoa edo Gonzalezen estraineko garaipenarena alegia.

OLAIZOLA II.A, GONZALEZEN AMETS GAIZTOA

2019-03-22

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store