OLAIZOLA II.A “GURE ARTEKO PIKEA JATORRA DA ERABAT”

Eskuz Banakako txapelduna den Aimar Olaizola eta Mtz. de Irujok Labriten topo egin dute larunbatean Lau eta Erdiko txapelketako finalerdietako ligaxkaren lehen partiduan erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko. Dana ondo joan da eta gainera izugarrizko ikusmina egon da kantxan 300 persona inguru bertaratu dela kontutan izanda.
Biak prentsaurrekoan egon dira eta hauek dira euren adierazpenak.

-Olaizola II
“Ni gustora geratu naiz nere materialarekin baina berarenak pixka bat biziak eta botedunak direla iruditu zait.
Partida zaila izango da niretzat. Irujoren kontra jokatzen duzunean hasieratik konzentratuta eta indartsu atera behar zara bera oso gogor irtetzen baita. Nik luzez jokatzeari ekingo diot hasieran. Ligaxka sisteman lehen partidu irabaztea garrantzitsua da baina galtzen baduzu beste bi dauzkazu sailkatu ahal izateko.
Pilotazaleentzat oso partidu polita da. Gure artean pikea jatorra da erabat. Ondo konpontzen gara kantxatik kanpo, gertatzen dena azkenaldiotan partida handietan topo egiten dugula. Baina hori seinale ona da eta urte askotarako bedi.

Aimarrek hutsik ez

-Mtz. de Irujo
“Pilota guztiak onak iruditu zaizkit. Nireak frontisetik eta behetik ondo doaz eta berarenak pixka bat geratzen dira.
Pilota gose nabil uda osoa geldirik egon ostean.
Gonzalezen kontra ez jokatzeak ez dit kalterik eragin, hau da, beraren kontra galdu izan nukeen baita irabazi ere.
Partidaren estrategiak ez du inongo trukorik; hemen tantua menperatzea eta aukera ikusten duzuenan bukatzea da sistema bakarra.
Arerioari buruz, Aimar fisikoki onena dela eta gainera ez duela ia hutsik egiten esan diezazuket.

Olaizola II: 106,3-106 g.
Mtz. de Irujo: 104,2-103,6.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store