OLAIZOLA II.A JAUN ETA JABE

Aimar Olaizolak bikain jarraitzen du aritzen den pilotaleku guztietan.
Lizarrako Remontival pilotalekuan Otxandorena lagun zuela 22 eta 18 irabazi du Unanue eta Patxi Ruizen aurka. Partida jendez gainezka eta tenperatura altua zegoen kantxan jokatu da.

Lehia polita izan da eta lehenengo zatian Olaizola II.a izan da erabateko protagonista. Berak joku ireki eta azkarra burutu du Patxi Ruiz alde batetik bestera mugiaraziz. Honek eta tenperatura altuak Lizarrakoaren beheraldia eragin du baina gero suspertu da eta Unanueren joku eraginkorra erraztu du.

Azkenean garaipen garestia suertatu zaie urdinei.

Onena Olaizola II.a izan da.

OLAIZOLA II.A JAUN ETA JABE

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak P.Etxeberria-Zabaleta izango dituzte aurrez aurre San Fermin Torneoko finalean

2026-07-12

Laso-Iztuetak P.Etxeberria-Zabaleta izango dituzte aurrez aurre San Fermin Torneoko finalean

P.Etxeberria-Zabaletak 22-9 irabazi diete Altuna III-Martijari finalerdietako ligako azken jardunaldian, eta Laso-Iztuetarekin neurtuko dituzte indarrak San Fermin Torneoko finalean. Serie B Torneoko finala atzo sailkatutako Senar-Lizeagak, eta gaur irabazi duten Peña II-Ugartemendiak, jokatuko dute.

Laso-Iztueta San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-07-12

Laso-Iztueta San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

Laso-Iztuetak 22-20 irabazi diete Jaka-Mariezkurrena II.ari Labriten, eta Larrazabal-Albisuk 22-20 galdu dute Altuna III-Martijaren aurka Nafarroa Arenan, finalerdietako ligan. Serie Bn Peña II-Ugartemendiak irabazi dute Nafarroa Arenan, eta Murua-Gaskuek Labriten. Senar-Lizeaga Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Laso-Iztueta se estrenan con victoria en la liga de semifinales del Torneo San Fermín

2026-07-11

Laso-Iztueta se estrenan con victoria en la liga de semifinales del Torneo San Fermín

Laso-Iztuetak 22-18 irabazi diete Ezkurdia-Gabirondori San Fermin Torneoko beraien lehenengo partidan. Serie B Txapelketan, Rekalde-Eskuzak 22-20 gainditu dituzte Murua-Gaskue.

Morgaetxebarriak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-07-10

Morgaetxebarriak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Aimar Morgaetxebarria akordio batera iritsi dira eta beste urte batez luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store