OLAIZOLA II.AK GONZALEZ ETA GATAZKA PSIKOLOGIKOA IRABAZI DITU

Aimar Olaizolak Abel Barriolaren kontra jokatuko du 2007ko eskuz banaka txapelketako finala Iruñean izan den finalaurrekoan Gonzalez 22 -15 menperatu eta gero. Partidan kirolez kanpoko hainbat osagarri inguruan egon dira Gonzalezek Olaizola II.ari buruzko adierazpenak direla eta eta publikoak nabarmendu du.
Aimarrek lan handiko partida irabazi du Gonzalezek 15na lortu du eta. Handik aurrera Olaizolaren maisutasuna eta eskuz banaka jokatzen zer den agerian geratu da eta hori dela eta goizuetarrak 22ra iritsi da takada batetan. Tarte horretan hotz eta erabar konzentratuta jokatu du Asegarceko pilotariak eta dejada sorta zoragarriari esker garaipena lortu du.
Olaizola une batetan ere ez da bere aurkariaren gatazka psikologikoan sartu eta bere joku erari ekin dio jo eta su 22ra heldu arte.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store