OLAIZOLA II,AK KOKA ERRAZ MENDERATU DU ETA FINALERDIETAKO LIGAXKAN SARTU DA

Aimar Olaizola Lau t´ Erdi txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu da gaur Tolosa Beotibar pilotalekuan Juantxo Koka 5-22 erraz oso garaitu eta gero.

Nahiz eta apur bat minduta egon, Goizuetako pilotariak aurkaria erabat menderatu du eskuin eskuaz jo duenean kontuz egin duelarik. Sakeak kantxako erditik egin ditu, luze jokatu du eta ezkerraz hainbat gantxu eta parada eginez.

Juantxo Kokak ez du inolaz ere bere maila emon eta tantu bat baino ez du lortu. Ez du hormabiko bat ere bota eta arras blokeatuta aritu da partiduan. Saketen ere oso txarto ibili da horietako asko eramateko moduak izan baitira.

Datuak:
38 m.
202 p.
Koka: sake bat ere ez eta 41/2 tik pasa bat.
Olaizola II: 8 sake eta 2 falta.
0-4 1-6 2-12 3-13 4-19 5-22.

Finalaurreko lehen jardunaldia

Barriola eta Mtz. de Irujoren arteko partidua Donostiako Atano III.ean izango da larunbatean.
Bestalde Titin III.ak eta Olaizola II.ak elkarren kontra jokatuko dute Eibarko Astelena pilotalekuan igandean.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store