” OSO ONGI NAGO, ILUSIO HANDIZ ETA HORI ERAKUTSI NAHI DUT” DIO BENGOETXEA VI.AK

Bengoetxea VI.a eta Mtz. de Irujo Donostiako Atano III.a pilotalekuan izan dira gaur eguerdian, igandean aurrez aurre izango diren Eskuz Banakako txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partidurako pilotak hautatzen.

Bakoitzak bere materiala hartu du baina iritzi ezberdinak izan dira pilotei buruz hitz egiterakoan.

Bengoetxea VI.a honelaxe mintzo da:
“Ez naiz normalean besteen materialari buruz ezer esaten baina Juanek hartutako pilotak bote ikaragarria dute. Nireak aldiz azpitik ondo ibiltzen dira, toke badute, ederrak, alegia.
Partiduari begira oso ongi nago; eskuetatik, fisikoki, ilusio handiz eta gogoz. Guzti hori erakutsi nahi dut igandean.
Juan txapeldun handia da, izaera duena eta jokatzeko dohai asko ditu.
Olaizola I.a eta Barriolaren arteko partidua telebistatik ikusiko dut. Jakina, Barriolak irabaztea komeni zait, Asierrek irabaztekotan nik igandean derrigorrez irabazi beharko dut eta”.

Mtz. de Irujo: 106,1 – 106,4 g.
Bengoetxea VI.a: 104,4 – 106,9 gr.

Berasaluze IX.a eta Lemuno Miarritzen

Asier Berasaluze eta Stéphane Lemuno Miarritzeko Plaza Berri pilotalekuan batu dira arratsaldez larunbatean lehiatuko diren Promozio Txapelketako partidurako pilotak bereizteko.
Aipatu behar da jokoan dagoen puntua erabakigarria da finalerdietan sartzeko bigarren postua hiru pilotarik eskura dute eta.
Berriztarrak 106,5 eta 105,2 gramoko larruzkoak hartu ditu eta Angeluarrak aldiz, 105,5 eta 105,2 gramokoak hautatu ditu. Antza denez Ipartarraren pilotek irteera gehiago dute.

2019-03-22

Azken albisteak

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store