Ostegun honetan San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Etzi, osteguna, maiatzak 16, eguerdiko 12:00etan, uztailaren 7an Nafarroa Arenan jokatuko den San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera eskaintza handituko da.

Joan den apirilaren 9an salgai jarritako lehen sarrerak ia agortuta daudelarik, ostegun honetan San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai. Pilotazaleek gogo biziz erantzun diote aurten San Fermin 4 1/2 Torneoko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatzeko berriari. Zale gehiagok finalera joateko aukera izateak, eta jaialdia igandez, jaiegunez, jokatzeak sarrera eskaria handitu du.

Sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai internet bidez www.entradasfronton.com atarian. Goiko kantxan egongo dira kokatuta (114-117), eta 30 eta 45 euro bitarteko salneurria izango dute.

Autobus zerbitzua

Jaialdirako sarrera dutenentzako, Nafarroa Arena pilotalekura joan-etorria errazteko, uztailaren 7an 9:30etik aurrera doako joan-etorriko autobus zerbitzu bat ezarriko da Iruñeko Autobus Geltokitik.

2024-05-14

A* Jesús Garzaron T* Semifinal Masters CaixaBank Pelota mano Altuna – Imaz vs Irribarria – Albisu F* 2022_09_30 L* Navarra Arena, Pamplona

Etzi, osteguna, maiatzak 16, eguerdiko 12:00etan, uztailaren 7an Nafarroa Arenan jokatuko den San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera eskaintza handituko da.

Joan den apirilaren 9an salgai jarritako lehen sarrerak ia agortuta daudelarik, ostegun honetan San Fermin 4 1/2 Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai. Pilotazaleek gogo biziz erantzun diote aurten San Fermin 4 1/2 Torneoko finala Nafarroa Arena pilotalekuan jokatzeko berriari. Zale gehiagok finalera joateko aukera izateak, eta jaialdia igandez, jaiegunez, jokatzeak sarrera eskaria handitu du.

Sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai internet bidez www.entradasfronton.com atarian. Goiko kantxan egongo dira kokatuta (114-117), eta 30 eta 45 euro bitarteko salneurria izango dute.

Autobus zerbitzua

Jaialdirako sarrera dutenentzako, Nafarroa Arena pilotalekura joan-etorria errazteko, uztailaren 7an 9:30etik aurrera doako joan-etorriko autobus zerbitzu bat ezarriko da Iruñeko Autobus Geltokitik.

Azken albisteak

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store