2026-10-06
- Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon.
- Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P.Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar txapela irabazten saiatuko dira.
- Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dute, eta ondoren final-laurdenetako liga bat, finalerdiak, 3. posturako partida eta azaroaren 22ko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dituzte.
4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa urriaren 9an hasiko da Durangon, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoiko finalean txapela janzten saiatuko dira Altuna III.a, Artola, Dario, Jaka, Elordi, Larrazabal, Ezkurdia, Laso, P. Etxeberria, Peña II.a, Zabala eta Senar. Txapelketari final-zortzirenetako kanporaketekin ekingo diote, eta ondoren final-laurdenetako liga, finalerdiak, 3. posturako partida, eta azaroaren 22ko Bilboko Bizkaia Frontoiko finala jokatuko dute.
Gaur goizeko aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako kanporaketa hauek utzi ditu:
| DATA | TOKIA | PARTIDA |
|---|
| 10/9 (Final zortzirenak) | Durango | Elordi vs Larrazabal |
| 10/10 (Final zortzirenak) | Iruñea (Labrit) | Jaka vs Laso |
| 10/11 (Final zortzirenak) | Lekunberri | Dario vs Senar |
| 10/12 (Final zortzirenak) | Tolosa | Artola vs Peña II |
Final-zortzirenak gainditzen dituzten lau pilotariek Altuna III.a, Ezkurdia, P.Etxeberria eta Zabala izango dituzte zain hurrengo fasean, final-laurdenetako ligan. Finalerdiak azaroaren 7an Donostian, eta azaroaren 8an Gasteizen jokatuko dituzte. Arrasatek hirugarren posturako lehia hartuko du azaroaren 15ean, eta final handia azaroaren 22an izango da, Bilboko Bizkaia Frontoian.
4 1/2 Serie B Txapelketa

Gaur goizean, 4 1/2 Serie B Txapelketako aurkezpena eta ondorengo final zortzirenetako zozketa ere egin dira. Hauek dira zozketak utzi dituen 4 1/2 Serie B Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak:
| DATA | TOKIA | PARTIDA |
|---|
| 10/9 (Final zortzirenak) | Atarrabia | Agirre vs Zubizarreta III |
| 10/9 (Final zortzirenak) | Atarrabia | Bakaikoa vs Alberdi II |
| 10/10 (Final zortzirenak) | Iruñea (Labrit) | Egiguren V vs Salaberria |
| 10/12 (Final zortzirenak) | Tolosa | Eskiroz vs Apezetxea II |
Final-laurdenetako ligan Amiano, Murua, Rekalde eta Zubizarreta IV.a izango dira zain. Finalerdiak azaroaren 6an, ostiralean, jokatuko dira Idiazabalen, eta finala azaroaren 14an izango da, Irunen.
Sarrerak salgai:
Jaialdietako sarrerak entradasfronton orrian eskuratu daitezke.