Senar-Ugartemendia I Errioxako Zirkuitoko txapeldunorde geratu dira

2026-07-04

Senar-Ugartemendia I Errioxako Zirkuitoko txapeldunorde geratu dira

Murua-Lozak 22-6 irabazi diete Senar-Ugartemendiari Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatutako finalean. Murua finaleko pilotari onena izendatu dute. Afizionatuetan Campo-Salinasek irabazi dute Errioxa Zirkuituaren lehen edizioa Nanclares-Nicolas bikoteari 22-19 irabazita. Final honetako pilotari onenaren saria Campok irabazi du.

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Astebete barru hasiko da 2026ko San Fermin Torneoa

2026-06-30

Astebete barru hasiko da 2026ko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 7an hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala eta uztailaren 11ko San Fermin Torneoaren jaialdia Nafarroa Arenan jokatuko dira.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

4 1/2 San Fermin Torneoa final-laurdenetara bidean doa

2026-06-25

4 1/2 San Fermin Torneoa final-laurdenetara bidean doa

Gaur arratsaldean Hernaniko P.Etxeberria eta Salaberriaren arteko kanporaketak itxiko du txapelketako final-zortzirenetako fasea.

CaixaBank Mastersa eta udako egutegia aurkeztu ditu Pelota Pro Ligak

2026-06-23

CaixaBank Mastersa eta udako egutegia aurkeztu ditu Pelota Pro Ligak

4 1/2 San Fermin Torneoaren ondoren, San Fermin Torneoa, CaixaBank Mastersa eta Andre Maria Zuria, Donostia Hiria, Aste Nagusia eta San Mateo torneoak etorriko dira.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store