Pelota Pro Liga Fundazioa pilotaren etorkizuna bultzatzeko sortu da kirolaren, formazioaren, ikerketaren eta konpromiso sozialaren esparrutik

Pelota Pro Liga Fundazioak pilotarekin lotutako interes orokorreko jarduerak sustatzeko eta garatzeko helburuarekin hasi du bere jarduera, gizartean duen presentzia indartzeko eta etorkizuneko belaunaldien artean bere hazkundea bermatzeko.

Sortu berri den Pelota Pro Liga Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere jarduera pilotari laguntzea, ekitaldiak antolatzea, formakuntza, ikerketa, kirol-jardunaren sustapena, gazteekin lan egitea eta kirol hori hazten eta zabaltzen lagunduko duten gizarte-ekimenak garatzea da. 

Pilota indartzen eta garatzen laguntzeko jarduera ildo nagusien artean, pilotari lotutako kirolari, klub eta erakundeei laguntza ekonomikoa eta antolamendukoa ematea nabarmentzen da. Ildo beretik, Karlos Arguiñanok, Pelota Pro Liga Fundazioaren presidenteak, hiru sorta kirol material eman dizkie gaur arratsaldean profesionaletan debuta egin duten azken hiru pilotarien prestakuntza klubei. Oiartzungo Oiarpe, Lazkaoko LAPKE eta Goizuetako Umore Ona klubetako Unax Landa, Beñat Zubizarreta eta Beñat Apezetxea pilotariek hiru pilota sorta jaso dituzte Karlos Arguiñanoren eskutik. 

Gainera, Fundazioak pilotaren ikusgarritasuna eta zabalkundea areagotzeko ekimenak garatuko ditu, haren hazkundea eta proiekzio soziala bultzatzen duten proiektuetan aktiboki parte hartuz. Horretarako, aliantzak ezarriko ditu gizarte-, formakuntza-, kultura-, kirol- eta arte-erakunde eta instituzioekin, sinergiak sortzeko eta haien ekintzen irismena handitzeko. 

Fundazioak arreta berezia eskainiko dio bere konpromiso sozialari, eta, horretarako, besteak beste, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendutako ekintza zibikoak eta solidarioak ezarriko ditu. 

Ikuspegi horrekin ekingo dio Pelota Pro Liga Fundazioak bere bideari, pilota hazi, modernizatu eta sendotzearen alde eginez, etorkizuneko belaunaldientzat kirol, kultura eta gizarte erreferente nabarmena den heinean.

2026-06-02

Azken albisteak

CaixaBank Mastersaren azken fasea egongo da jokoan asteburu honetan

2026-09-29

CaixaBank Mastersaren azken fasea egongo da jokoan asteburu honetan

Ostiral eta igande honetan finalerdiak eta final handia jokatuko dira Nafarroa Arenan.

Jaka-Mariezkurrena II.ak irabazi dute San Mateo 2026 Txapelketa

2026-09-27

Jaka-Mariezkurrena II.ak irabazi dute San Mateo 2026 Txapelketa

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-11 irabazi diete Ezkurdia-Martijari finalean. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza izan dira garaileak Elordi-Eskuza 22-14 gaindituta. Mariezkurrena II.a Serie An, eta P.Etxeberria Serie Bn izendatu dituzte finaleko pilotari onenak.

Egungo Buruz Buruko finalistek emango diote hasiera larunbat honetan San Mateo Torneoko Urzante Erronkari

2026-09-24

Dario eta Artola nor baino nor arituko dira 4 1/2an jaialdia irekiko duen partidan.

Prentsa oharra – Lehiaketa sistema

2026-09-02

Prentsa oharra – Lehiaketa sistema

Geroratu egin da lehiaketa sistema berriaren ezarpena

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store