Pilota Pro Fest bueltan da Amorebieta-Etxanon

Binakako 2025 Txapelketako partidak, musika, jokoak eta zozketak zaleen artean lau ostiraletan.

Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta otsailera bitartean 4 ostiraletan, eta Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan.

Aurkezpenean Amorebieta-Etxanoko Kultura eta Kirol zinegotziak, Koldo Bilbaok; Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Unai Iglesiasek; eta Aspe Pelotako arduradun komertzialak, Inaxio Errandoneak, hartu dute parte. Jon Mariezkurrena, Jokin Altuna, Ander Imaz, eta Aimar Morgaetxebarria pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean. 

Lau ostiraletan, iluntzeko 20:45ean, musikarekin

Abenduaren 13an, urtarrilaren 3an, otsailaren 7an eta otsailaren 21ean, iluntzeko 20:45ean, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira, jokoak antolatuko dituzte eta kirol materiala zozketatuko dute bertara hurbiltzen diren zaleen artean.

Abonuak eta sarrerak

LAU JAIALDIETARAKO ABONUAJAIALDI BAKARRERAKO SARRERA
90 eurotik aurrera20 eurotik aurrera

Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Zelaieta Tabernan, Urtza Tabernan eta Venecia Kafetegian. Jaialdietako egunetan, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan ordubete lehenagotik.

2024-11-14

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store