TIRAPU: “TITIN III.A ETA GOÑI III.AREN AURKA JOTAKE ARIKO GARA”

Ritxar Tirapu ilusioz gainezka dabil azkenaldiotan. Aurtengo Sanferminetako torneoan sartu dute enpresako teknikoek eta Patxi Ruizekin batera Titin III.a eta Goñi III.aren aurkako partidaren aurrean irrikatan dela aitortu du asegarce.com-era “Torneoan sartzeak izugarrizko poza eman dit. Goi mailako txapalketa da, pilotaria gorantz edo beherantz eramaten dutenetariko bat. Bertan ondo egiten baduzu gora zoaz”.

Uztailaren 9ko partidari begira Irritsu azaltzen da Ritxar “Sanferminetan etxean jokatzen dugu eta Labriten giro berezia dago, egun handietakoa”.

Egungo binakako txapeldunen aurkako lehiari buruz zera dio Orkoiengoak “Ez gara beldurti aterako. Bikote zaila da oso. Zulo gutxi daukate baina Patxik menperatzen badu tokiak bilatzen saiatuko gara tantuak egiteko”.

Aurrekaldean izango duen aurkariari buruz garbi dauka Ritxarrek ” behartuta naizenean gainetik pasatzen ahaleginduko naiz eta pilota garbiak eduki ezkero erasoari ekingo diot”.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store