UNANUE, LAU T’ERDIKO TXAPELDUNA

Mikel Unanuek sekulako ustekabea eman zuen Lau eta Erdiko txapelketako finalean eta Patxi Eugi 22-11 irabaziz kaiolako bere lehen txapela jantzi zen.

Agoizkoa bere irabazi beharrarengatik zeharo urduri atera zen gasteizko Ogeta pilotalekura. Kantxara guztiz kateatuta atera zen nafarra dirua nabarmen bere alde zuelarik. Mikel lasaiago aritu zen eta berak oso ondo egiten dakien jokoa ezarri zuen kantxan, sake bortitza eta erremate arina. Añorgarrak piloteoan ere eutsi egin zion Eugiri, Agoiztarrak ez baitzion min larririk egiten bere pilotakada ahulekin.
Irabazten hasi zen Eugi baina Añorgarrak hasieran arerioaren kolpeei eustea lortu zuen eta gero pilotari abiadura emanez bere aldera bideratu zuen neurketa.
Partiduan 325 pilotakada eman ziren 55 minutuetan.

UNANUE, LAU T’ERDIKO TXAPELDUNA

2012-01-31

Azken albisteak

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store