Urrutikoetxeak agur esan du bere zaleen aurrean Bizkaia Frontoian

Zaratamoko aurrelariak gaur arratsaldean jokatu du profesional mailako azken partida, eta pilotazaleek agur beroa eskeini diote.

Urrutikoetxeak profesional mailako azken partida jokatu du, Zabaleta lagun duela eta Altuna eta Albisuren aurka. 22-17 amaitu den partidak amaiera eman dio 16 urteko ibilbideari. Urrutikoetxeak hiru txapel nagusiak irabazi ditu, Buruz Buru, 4 1/2an eta Binaka. Azken hau, Aimar Olaizolarekin batera, atzelari bezala jokatuta. Historian beste inork lortu ez duena.

Bizkaia Frontoia, Zaratamoko pilotariaren lorpen handien lekuko, pilota profesionalari agur esateko aukeratutako agertokia izan da.

2025-09-20

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store