URRUTIKOETXEAK BEROIZ MENDERATU DU ETA RETEGI BIREN AURKA JOKATUKO DU FINAL ZORTZIRENETAN

Mikel Urrutikoetxeak EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final zortzirenetako pasea lortu du gaur Haroko pilotalekuan Miekel Beroiz 18-22 menderatu ostean.

Goi mailako partidua izan da, baita piloteatuta ere. Nahiz eta hasieran galtzen joan (13-7) sufritzen jakin izan du pilotari bizkaitarrak eta tantuak bukatzeko trebetasunari esker 13-12rarte igo da. Azken txanpan bere jo handiak Beroiz menderatu du eta 22 kartoiari eustea lortu du Zaratamoko aurrelariak.
Zortzirenetan Retegi BIren aurka jokatuko du Mikelek.

Hirugarren partiduan Titin III.ak eta Berasaluze VIII.ak eskeini duten erremateen lehiak pilotazaleek gozaraztea lortu du.

Belokik lehen partiduan amore eman behar izan du

Aurtengo Eskuz Banakako Txapelketako lehen partiduan amore eman egin behar izan du Ruben Belokik Mikel Idoatek 4-22 irabazita.
Lau aldiz txapeldun izan den pilotari burlatarrak partiduaren esanahi bereziak jota jokatu du eta ez du beren armak ateratzen asmatu.
Hala eta guztiz ere, Mikel Idoatek buruz buruko partiduetarako dohaiak badituela garbi erakutsi du.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store