Zalantzan dago CaixaBank Masterseko azken fasea non jokatuko den

Errioxako Gobernuak hartutako neurri berriek zalantzan jarri dute CaixaBank Masterseko azken fasea Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu ahal izatea.
CaixaBank Mastersa sailkapen ligaxkako azken jardunaldietan murgilduta dago eta jokoan ari diren zortzi bikoteetatik seik, aukerak dituzte, hasiera batean Logroñon jokatzekoa zen azken faserako sailkatzeko.

Errioxako Gobernuak agindutako aurreko dekretuak gehienez 1000 pertsonako eta %75eko gehieneko edukiera ahalbidetzen zuen frontoietan. Horrez gain, maskararen erabilera derigorrezkoa zen eta segurtasun-neurri guztiak betetzen zirela bermatu beharra zegoen.

Dekretu berriak, ordea, maskara erabiltzeaz gain, publikoaren arteko distantzia 1,5 metrokoa izatea eskatzen du, eta ez du %50eko edukiera gainditzen uzten. Horrek dakartzan mugak kontuan hartuta, Errioxako Gobernuak hartutako neurri berri horiek arriskuan jartzen dute CaixaBank Mastersaren azken fasea Logroñon jokatu ahal izatea.

2020-09-03

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store