Berasaluze VIII.a Barriolaren gainetik pasa da Gernikan

Asegarceko pilotariak aurrealdean sartu du aurkara eta bere aire jokoarekin garbi menderatu du. Hasiera-hasieratik bera izan da partida maneiatu duena eta sake erremate, parada eta  gantxoei esker Abel estutu du erabat. Leitzako atzelaria jo eta su aritu da defentsan, gainean jasotzen zuen erremate andanari aurre egiteko.

Eskandaluzko emaitza gertatzeko zorian egon da Santanapen, izan ere, 5-20 egon da aurretik aurrelari bizkaitarra, baina azken txanpan, Pabloren huts batzuengatik eta Abelek egindako tantoak direla medio, 11ra iristea lortu du Aspeko pilotariak.

Berasaluze VIII.ak Mtz. de Irujoren aurka jokatuko du Iruñean larunbatean (Nitro) eta Barriolak, aldiz, Retegi BIren kontra Bilbon igandean.

Datuak:
52 min.
200 pilotakadak.
Sake bana eta falta bana.
1-1 2-2 3-2 3-7 4-11 5-20 11-22

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store