Aspe enpresak Marco Realeko 1.200 botila irabazi ditu

Lehendabiziko neurketan, Rico IV.a eta Gorka lehiatu dira lau t´erdietan eta hau izan da Asegarceren garaipen bakarra, izan ere, Ceniceroko pilotaria 22-9 nagusitu da.

Bigarren partidan, binaka, Aspek “play off”a berdindu du Mtz. de Irujok eta Zabaletak, Olaizola II.a eta Beroiz 12-22 irabaziz. Norgehiago honetako protagonista, Zabaleta izan da. Leitzako atzelariak erakustaldia egin du partida osoan zehar Beroizi bizkarra emanez.

Hirugarren lehian, banaka izan dena, nahiz eta Ezkurdiak gailendu, gorriak ikusi ditu, emaitza 7-17 aurretik egon ondoren 18-20 jarri baita Untoria. Erremontada honen gakoa, Naxerako pilotariaren estrategia aldaketa izan da: alde batetik, frontiseko erdialdera pilotakadak ematen hasi, eta hormara itsatsiz; eta beste aldetik, dejada batzuk egin izana.

2019-03-22

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store