BERASALUZE VIII.A ETA OLAETXEA FINAL ZORTZIRENETARA PARA DIRA

Mikel Olaetxeak eta Pablo Berasaluzek EPELen Lau t´Ediko Txapelketako final zortzirenetarako pasea lortu dute Patxi Ruiz (13-22) eta Iker Arretxe (22-8) hurrenez hurren menderatu eta gero.

Bi patiduetan erabateko nagusitasuna erakutsi dute irabazleek.
Lehendabiziko neurketan gantxo erakustaldia egin du Lizartzako pilotariak nahiz eta azken txanpan huts batzuk egin.
Patxi ez da fin ibili eta aukerak izan dituenean ez du asmatu.

Bigarren partiduan Berasaluze VIII.ak goi-goian dagoela garbi utzi du eta gainera huts bakan batzuk egin ditu. Arretxek, beti bezala, ez du inolaz ere amore eman baina ezer gutxi egin ahal izan du Berriztarraren jokoaren aurrean.

Olaetxeak Bengoetxea VI.aren aurka jokatuko du eta Berasaluze VIII.ak aldiz Olaizola II.ari aurre egingo dio 15ean Bilbon.

2019-03-22

Azken albisteak

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store