OLAIZOLA II.AK ETA BEGINOK EUSKADI GOZA EZAZU BINAKAKO TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DUTE

Olaizola II.ak eta Beginok Bilboko Bizkaia pilotalekuan 17an izango den Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalera sailkatu dira Eibarko Astelena pilotalekuan Xala eta Barriola 22-19 menderatu ostean.

Tentsio handiko neurketa izan da, izan ere Asegarceko pilotariei ezinbestekoa zitzaien irabaztea nahiz eta beraien aurkariak dagoeneko sailkatuak egon. Galdu ezkero Gonzalez eta Laskurain finalean sartuko izan zitekeen eta 21-19 markadorean zela ikaragarrizko urduritasuna agertu da kantxan.

Aritz Begino izan da partidua eutsi duena, batez ere bigarren zatian Barriolari bizkarra eman diolako. Gainera Xalak zein Abelek baztertutako pilota latzak ederto atera ditu.
Aurrealdean Olazola II.ak denetarik egin ditu 6 tanto baita horrenbeste huts ere. Hala eta guztiz ere azken txanpan berak gauzatutako bi txapagainekoak erabakigarriak izan dira.

Urdinek hasiera ona egin dute eta horren seinalea 7-4 tik 7-13ra pasatu izana da, baina ondoren Aimar eta Aritzek zulo hori betetzea lortu dute 13na markadorean ipiniz. Hortik aurrera oreka izan da nagusi azken tantuetan izan ezik gorriei garaipena eman diotenak hain zuzen ere.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store