BEDERATZI PILOTARI PROMOZIOKO TXAPELAREN BILA

Eguerdian BBKk Bilboko Hiribide Nagusian duen aretoan 2010eko Lau eta Erdiko BBK Promozio Txapelketa aurkeztu da bederatzi pilotariak bertan izan direla.
Aipatu behar da Asegarceko parte hartzaileen zerrendan jokatzear den partidu bat dagoela, Iza eta Rico IV.aren artekoa alegia.

Final laurdenak zozketaz burutu dira eta horrela izango dira:

Hemen zapaldu

AUKERAKETAK EIBARREN ETA URRETXUN

Berasaluze VIII.ak eta Arretxe II.ak bat egin dute eguerdian Astelena pilotalekuan datorren astelehenean jokatuko duten Lau eta Erdiko Txapelketako partidurako pilotak hautatzeko.
Berasaluze pozik geratu da topatu dituen pilotekin, ez aldiz Arretxe II.a. Ikerrek pilota biziagoak nahi zituen frontoiko zoruak pilota jaten duelako. Hala eta guztiz ere zegoenarekin konforme geratu da.
Bi pilotariak asegarce.com mintzatu dira eta hau da esan diguna.

-Berasaluze VIII.a
“Ni gustora geratu naiz materialarekin, berarena baino baxuagoa da baina harena ere polita da.
Bera indartsu dabil oso, Xalaren aurka garbi erakutsi zuen hori eta irabazteko lan aparta egin beharko da, eta lan eginda ere, bikain jokatu behar dut.
Gu bion artean ezberdintasunaren bat aipatzekotan, ni azkarrago aritu eta tanto bukatzea gustatzea eta berak aldiz joko luze egin eta defentsa ona izango lirateke.
Ea puntu ahulak dituen galderaren aurrean, esango dut une honetan ia bat ere ez daukala punta-puntan dago eta.”

-Arretxe II.a
“Materialari buruz saskian pilota biziagoak izatea gustatuko litzaidake frontoi honetan gehiago sar daitekelako.
Ni izugarrizko ilusioz jokatzen dut eta hasiera hasieratik dena ematera irtetzen naiz kantxara. Egunero entrenatzen naiz eta lehiatzea izugarri gustatzen zait.
Nire ondoan botilleroa denean indartsu atera eta ideiak garbi eduki dezadan esaten dit aitak. Pozik nago lau t´erdian egindako partiduetaz, izan ere, galdu izan dudanean tanto gutxiagatik izan dela.
Estrategiari dagokionez, misterio handirik ez dago; Xalaren aurkakoa bera, hau da, indartsu atera eta aukera denean jokaldia bukatu.”

Berasaluze VIII: 105,5-106,9 g.
Arretxe II: 106,1-105,5 g.

Urretxun Patxi Ruiz eta Aritz Lasa izan dira datorren igandean jokatuko duten txapelketako patidurako pilotak aukeratzen. Asegarceko pilotaria asegarce.com egon da mintzatzen eta hauek dira bere adierazpenak:
“Lau pilotak onak dira. Jokatzeko egokiak, eskuan erraz sartzen direnekoak.
Bere frontoian jokatzeak eta herrko jendearen babesak ez du eraginik niretzat.
Bizkarrean ez dut ezer nkabaritzen, dena emanda entrenatzen ari naiz eta ez dago inolako arazorik.
Aritz pilotari erasokorra da eta asko gustatzen zaio airez sartzea eta arriskutsua da. Iaz Bengoetxea VI.ari 19 tantu egin zizkiola ez da ahaztu behar. Gainera bere goi mailaren seinalea paridu nagusietan sartu eta punta-puntako aurrelariekin lehian egotea da. ”

Patxi Ruiz: 105,5-106,7 g.
Aritz Lasa: 106,3-105,6 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabal-Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Mateo Torneoko finalerdietako ligari

2026-09-20

Larrazabal-Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Mateo Torneoko finalerdietako ligari

Larrazabal-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Rezustari finalerdietako liga hasieran. Serie Bn, Elordi-Eskuzak 22-10 gainditu dituzte Amiano-Eskiroz.

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Mateo Torneoan

2026-09-19

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Mateo Torneoan

Ezkurdia-Martijak 22-17 irabazi diete Altuna III-Bikuñari San Mateo Serie A Torneoko bigarren kanporaketan. Serie Bn, Gabirondok min hartu du 8-9 zihoazela eta Salaberria-Gaskuek egin dute aurrera.

Larrazabal-Iztuetak San Mateo Torneoko kanporaketa gainditu dute

2026-09-18

Larrazabal-Iztuetak San Mateo Torneoko kanporaketa gainditu dute

Larrazabal-Iztuetak 22-3 irabazi diete Artola-Albisuri San Mateo Serie A Torneoari hasiera eman dion kanporaketan. Serie Bn Amiano-Eskirozek kanpoan utzi dituzte Zubizarreta III-Aranguren.

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

2026-09-13

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

Laso-Martijak 22-16 galdu dute Zabala-Iztuetaren aurka Arnedon, eta ondorioz Ezkurdia-Albisu sailkatu dira finalerdietara.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store