SARALEGI ETA APRAIZ ASEGARCEKO BOST PILOTARI ONENEN ARTEAN SARTUAK DIRA

Ekaitz Saralegi eta Alexis Apraiz Asegarceko pilotarien sailkapeneko bost onenek osatzen duten taldean sartu dira, hirugarren eta bosgarren postuetan hurrenez hurren direlarik.
Esan beharra dago, urtean zehar jokatzen diren partiduei dagozkien puntuez gainera, txapelketetan parte hartu izanak balio handiagoa duela.

Bengoetxea VI.a buruan da 3.751 puntuekin, EPELen Binakako txapelketan eta Banakakoan parte hartzeagatik, eta San Fermin lau t´erdiko txapeldunorde bere burua izendatzeagatik

Bigarren postuan Berasaluze VIII.a dago; berriztarrak 3.011 puntu ditu Binakako Txapelketan eta San Fermin torneoan lehiatu delako.

Jarraian Amezketako aurrelaria dugu; Ekaitzek 2.941 puntu lortu ditu Apraizekin batera EPELen Binaka Txapelketan bi ordezkatze egiteagatik baita gernikarra lagun zuela San Fermin lehiaketan jokatu izanagatik ere.

Patxi Ruiz laugarren postuan kokatuta dago 2.474 puntuen jabe. Iizartarrak EPELen Binakakoan eta Banakakoan parte hartu du eta horretaz gainea San Fermin binakako torneoaren titulua eraman du etxera.

Goiko multzo hau Apraizek ixten du Patxiren hurbil oso 2.272 puntuekin azken hilabete hauetan eduki duen bikotekideak erakutsitako argumentu berberekin.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store