PATXI RUIZEK BARRUKO MAMUAK KANPOTATU DITU ETA FINALERDIETARAKO TXARTELA LORTU DU

Patxi Ruizek EPELen Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietan sartzeko pasea eskuratu du Iruñako Labrit pilotalekuan boladaka jokatu den partiduan Julen Retegiri 22-14 irabazi ondoren. Fase horretan Mtz. de Irujoren aurka jokatuko du Lizarrako pilotariak.

Neurketaren hasieran 4-9 jarri da aurretik Eratsungo pilotaria, dejada eta pilotakaden bidez aurkaria estutuz. Patxi urdurik jartzen hasi da eta partidua eskuetatik joango zitzaiolako beldurrak hartuta ez du pilotaz behar bezala gozatu.

Ondoren, estrategia erabat aldatu du Lizarrako atzelariak eta airez jokatu beharrean botean aritzea erabaki du. Horrela eta bere materialaz lagundurik, errebote inguruan behartu du Julen azken honek harantz lasterketa gogor batzu egin behari izan duelarik.
Asegarceko atzelariak pilotari emandako abiadurak jadanik nekeak hartuta Retegi Biren azken ahaleginak ezabatu ditu.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store