URREZKO BI PUNTU

Berasaluze VIII.ak eta Beginok urrea balioa duten bi puntu eskuratu dituzte gaur Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan Gonzalez eta Laskurain 22-14 menpean hartu eta gero.

Partiduaren hasieran huts batzuk gertatu dira bi bikoteen aldetik baina 4-5 tik aurrera Berasaluze VIII.aren erakustaldia agerian izaten hasi da bere markako denetariko erremateak eginez. Osotara Pablok 12 tantu gauzatu ditu jokoan eta partidu osoan zehar goitik behera menderatu du Gonzalez.
Beginok hasieran huts dezente egin ditu baina bukaeran pilotakada ederrak eman ditu Laskuraini bizkarra emanez.
Gonzalezek oso une gutxietan estutu du Pablo eta 5 huts egin ditu.

URREZKO BI PUNTU

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store