ASEGARCEK KALEKO ARROPAREN SAILA AURKEZTU DU

Esku pilota kirolari aize berriak eman nahian eta berau beste esparruetara zabaltzeko asmoz, Asegarce enpresak Asegarceko Arropa Saila aurkeztu du.

Pilotarien taldeko ekipamendu ofizialarekin alderatuta erabat ezberdina da diseinuz zein konzeptuz. Nagusiki ume eta gazteentzako zuzendarik baldin bada ere, pilotazale oro du helmuga.
Kamiseta berriok site honetako on-line dendan
ikus daitezke.

Pilota aukeraketa Labriten

Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.a bat egin dute eguerdian Iruñako Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten BBK Mastersaren finalaurrekorako pilotak hautatzeko.
Aimarrek 106,5 eta 105 gramoko pilotak hartu ditu, mugitzeko zailak eta lurretik ederki irrist egiten dutenak hain zuzen ere.
Oinatzek bere aldetik 106,8 eta 105,1 gramoko larruzkoak aukeratu ditu. Hauek bote erdikoak ei dira.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store