BERASALUZE VIII. ETA PASCUAL GARAIPENAZ HASTEN DIRA SAN MATEO TORNEOKO LIGAXKAN

Berasaluze VIII.ak eta Pascualek San Mateo torneoko ligaxkaren lehen puntua lortu zuten Olaizola II.a eta Peñagarikano 22-14 erraz irabazita.

Apostuak mila bosteunei bere kontra atera ziren arren, gorriek partida borobila jokatu zuten eta aurkariak erraz mendean hartu zituzten. Pascualek pilotaz gozatu zuen eta Peñagarikanori bizkarra eman zion ia partidu osoan zehar. Olaizola II.ari airea kendu zion eta Pablok ederto aprobetxatu zituen aukerak 7 tanto lortuz eta 2 huts besterik ez eginez. Bera izan zen partiduko onena.
Olaizola II.a langile agertu behar izan zen Pascualen Peñagarikanorengan erakutsitako nagusitasunagatik eta euki zituen aukerak behartuak izan ziren.

Kantxa zelan aurkitu zituzten galderari erantzunez zera esan zuten pilotariek “ondo dago eta denbora pasa ahala hobetu egingo da”.

Las Gaunaseko frontoia edukieraren 3/4 a bete zen.

Leizak Asegarcerekin berrituko du eta Kokak ez.

Iñigo Leizak 2 urterako berriztatu du Asegarcerekiko kontratua, hortaz 2011ko irailararte jokatuko du Bilboko enpresan. Lemoako pilotariak 2001ko uztailaren 30ean debutatu zuen, beraz 10 urte egingo du jokatzen Asegarcen.
Iñigo 2005ko Bigarren Mailako Eskuz Banakako txapelduna izan zen.

Bestalde, Juantxo Kokak, hilaren 30ean bukatuko du kontratua eta ez diote berriztatuko, beraz, gaur Las Gaunas pilotalekuan jokaturiko pilotalekuan azkena izango zitekeen.

2019-03-22

Azken albisteak

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store