BERASALUZE VIII VS. OLAIZOLA II, UDAKO LEHIA DISDIRATSUA

Pablo Berasaluze eta Aimar Olaizola elkarren kontrako partiduak maiz jokatzen ari dira uda honetan. Berrizko pilotariak aspaldian berreskuratu ditu debuta egin zuenetik dauzkan dohainak eta Olaizola II.a handiari aurre egiteko gai dela erakutsi du.

Uztailaren 1etik abuztuaren 13rarte oreka izan da nagusi beren zenbakiak alderatuta eta garaipen bat gehiago du aurrelari bizkaitarrak. Bederatzi partidu jokatu dituzte eta horietatik 5 izan dira Pabloren alde Aimarrek lau lortu dituen bitartean. Berasaluze VIII.ak 174 tanto sartu dizkio bere aurkariari eta honek 165 patrikaratu ditu.

Berriztarrarentzako garaipen gustagarriena San Fermin torneoko finalean gertatu zen. Bertan Begino lagun zuela, 22-11 irabazi zieten Olaizola II.ari eta Zearrari.

2019-03-22

Azken albisteak

Artola-Rezustak hirugarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-30

Artola-Rezustak hirugarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean

Artola-Rezustak 22-20 gainditu dituzte Larrazabal-Zabaleta Irunberrin, eta jardunaldi biren faltan hiru puntu dituzte.

Laso-Iztuetak irabazi dute 2026ko Aste Nagusia Torneoa

2026-08-28

Laso-Iztuetak irabazi dute 2026ko Aste Nagusia Torneoa

Lasok eta Iztuetak 22-11 irabazi dute Elordi eta Zabaletaren aurka Bizkaia Frontoian jokatutako finalean. Murua-Aldabek irabazi dute Aste Nagusiko Serie B Torneoa. Laso finaleko pilotaririk onena aukeratu dute Serie An, eta Murua Serie Bn.

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

2026-08-26

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

Lasok eta Iztuetak 22-16 gainditu dituzte Artola-Mariezkurrena II.a Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta atzo sailkatu ziren Elordi-Zabaletaren aurka jokatuko dute ostiraleko finala.

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store