“EZ NUEN ESPERO TXAPELKETAN HAIN URRUN IRISTEA”

EBAKUNTZA EGIN ZUTENETIK ARGOTEK GOI MAILAKO JOKUA BERRESKURATU DU

Jokin Argotek, bere burua erdi zarauztar erdi getariartzat jotzen duen pilotariak, eta Mikel Beroizek, Huarteko atzelariak, bat egin dute eguerdian Tolosako Beotibar pilotalekuan larunbat honetan jokatuko duten bigarren mailako Eskuz Banakako txapelketako finalarako pilotak aukeratzeko.
Asegarceko pilotariak 105,5 eta 105,7 gramoko pilotak hartu ditu, Aspekoak 105,2 eta 106,6 gramokoak hautatu dituen bitartean.
Argotek maneiatzeko errazagoa den pilota bat hartu du eta biziagoa den beste bat.
Beroizen lotean aurkariarenak zakarragoa den pilota bat dago.

DATA ALDAKETA

Ondorengo prentsaurrekoan honako adierazpenak egin ditu pilotari gipuzkoarrak:

“Data aldatzeak ustegabean harrapatu nau, Arrutiren aurkako partiduan min sentitu nuen eta prest egongo ez nitzelakoan nengoen. Iragan astelehenean aproba egin nuen eta eskua ondo zegoela ikusi dut. Horrela izanda, ahalik eta lasterren bukatu nahi dut.
Txapelketako hasieran ebakuntzatik atera berria nintzen eta ez nuen espero hain goian izatea.
Beroiz buruz buru pilotari osoa da eta bera irabazteko asko jokatu behar izango dut”.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store