PARTIDU ZORAGARRIA ASTELENAN

Bizkaitarra eta nafartarraren arteko neurketa aparta suertatu da; bakoitzak 15 tantu baino gehiago gauzatu ditu eta huts bakarraren bat gertatu da.

Iker Arretxeren partidua borobila izan da: defentsan, kantxan mugitzen eta bikain erasoan.
Berasaluze VIII.ak daukan dena emon behar izan du Luzaideko pilotaria gailentzeko eta erremateak azken zentimetrorarte sartu beharrean egon da. Markadorean 19-21 zela pilotakada bakoitzean arrisku itzelaz egin behar izan du Arretxeren defentsa apurtzeko.

Pilotazaleek ederto gozatu dute gantxu, bolea eta dejadak josita suertatu den partiduaz.
Berrizko piotariak egun txapelduna den Titin III.aren kontra jokatuko du finalaurdenetan.

Garaipen erraza

Estraineko neurketan Retegi BIk inolako arazorik gabe irabazi dio Del Reyri ezker homarako pilotakada bortitzak eta piloteoan arituz. Era honetaz errioxarraren airea erabat ekiditu eta Naxerako pilotariak aukera izan duenean ez du aprobetxatzen jakin izan.
Retegi BIk Barriolaren kontra jokatuko beharko du finalaurdenetan.

PARTIDU ZORAGARRIA ASTELENAN

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store