ARGAZKIAK EGIN ETA GERO, ATSEDENA HARTU BEHAR

Asegarceko pilotarien taldearen 2008-2009ko denboraldiko argazkia hala nola Astoreko kirol jantzien aurkezpena Enperatriz Zita Hotel Bainuetxeko egongela handietan egin da goizean.
Lekeitioko badia ikusgarria atzean zutela hogeitamabi pilotari eta sei teknikariak zintzo-zintzo azaldu dira kamararen aurrean.

Sesioa bukatuta eta eskolako eginbeharretatik aske, bertoko ikastetxetako dozenaka mutiko eta neskek hoteleko terraza hartu dute Bengoetxea VI.a txapeldunaren gainean amilduz, koadroko gainerako pilotariek ere boligrafo lan dexente egin behar izan dutelarik.

Bazkaldu baino lehen pilotari asko hondartzara joan dira txonbo bat egitera zein baloiari ekitera zalapartan, hondartzan zeuden makina bat lekeitxarri harridura sortaraziz.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store