IRABAZI ALA IRABAZI ETA GERO ZAIN EGON BEHAR

Gonzalez-Barriola eta Bengoetxea-Otxandorena Labriten izan dira gaur larunbateko finalaurrekorako pilotak aukeratzen. Bi bikoteek onartu dute hil ala biziko partida izango dela eta gainera nahiz eta irabazi igandeko neurketarenpean egon beharko direla.
Lau piotariak prentsaurrean izan dira eta hauek dira beraien adierazpenak:

Gonzalez:
Pena handia litzateke finalaurdetan hain txapelketa ona egin eta partidu txar bakar bategatik kanpoan geratzea.

Barriola:
Gure gustoko materiala aurkitu dugu, hots, azpitik ondo ibiltzen dena.
Irabaztera irtengo gara erritmo handiz hasieratik eta gero igandean zer gertatuko denaren zain behar izango gara.
Olaizola II.a eta Mendizabal II.aren kontra galtzea ez zen larriena emaitza baizik.

Arriskatu eta zenbakiak

Bengoetxea VI.a:
Materialarekin ondo, frontisetik gutxi atera eta lurretik ondo ibiltzen diren pilotak hartu ditugu.
Oso zaila da baina gu ahalik eta hoberen egiten ahaleginduko gara eta gero izan behar dena izan dadila. Badakigu oso aukera gutxi daudela baina direnak aprobetxatu behar ditugula.
Beraiek oso bikote ona egiten dute eta Gonzalez oso arriskutsua denez asko arriskatu behar izango dut.
Sorbalda erabat sendatuta daukat.

Otxandorena:
Oinatzi laguntzea bilatzen dut eta ahalik eta ea irabazteaz gan eta irudia ona ematen dugun

Gonzalez-Bariola: 104,5-106,1-105,6 g.
Bengoetxea VI.a-Otxandorena: 104,3-106,1-103,8.
Partidu honetan zenbakiak garrantzitsuak izango dira finalean sartzeko orduan. Hauexek dira:
Gonzalezek eta Barriolak galtzekotan 14 tantu egin behar dituzte aukerarik izateko. Irabazten badute, jakina, parada gehiago eukiko dituzte.
Bengoetxea VI.a eta Otxandorenak 22-12 edo gutxiago irabazi behar dute, beti ere Titin III.a eta Laskurainen porrota gertatzen bada.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store