LANA DELA MEDIO, OLAIZOLA I.A ETA OTXANDORENAREN GARAIPENA EIBARREN

Nahiz eta partidua aldapa gora euki Asier Olaizolak eta Iñaki Otxandorenak lanari ekin diote eta binakako txapelketako finalaurdenetako ligako bigarren puntua eskuratu dute Eibarren Capellan eta Pascual 21-22 mendean hartuta.
Lehenengo zatian Pascual jaun eta jabe azaldu atzekaldean Otxandorena beldurrez aritu izan delarik. Nagusitasun honi esker Capellanek makina bat tantu lortu ditu eta markagailuan 11-4 jarri dira.
Ondoren Otxandorenak lasaiago jokatu du, bere tokia aurkitu du partiduan eta Olaizola ere linea horretan kokatuta tantuak egiten hasi da partiduari berriro ere bizia emanez.

Gorriek aldiz, ez dute amore eman eta 18-11 aurreratu dira baina Asegarcekoen kemena eta adoreak fruituak ekarri ditu eta 21na lortu ondoren garaipenaz jabetu dira Pascualek ezkerrez egin duen hutsari esker.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store