OLAIZOLA II.A “OPARI GUTXIAGO EGIN BEHAR DITUT”

Aimar Olaizola eta Titin III.ak bat egin dute goizean Ogueta pilotalekuan datorren igandean Lau eta Erdiko txapelketaren finalerako txartela emango duen partiduan erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko.
Jende andana harmailan eta kazetari asko kontrakantxan bi pilotariak hurbiletik ikusteko. Arazorik ez omen da izan materialarekin eta prentsaurrekoan biak batera agertu dira.

-Olaizola II.a
Nere materialarekin gustora geratu naiz. Titinenek bote gehiago dute eta biziagoak dira. Hala eta guztiz ere, partidua jokatu ondoren ez da honi buruz kexarik izango.
Barriolaren kontrako partiduan nik ohi egin ez ditudan opariak egin nituen eta handia den pilotari baten kontra holan jokatzen baduzu jai dago.
Honako partidu hau gogorra izango da. Titin III.ak erritmo handia sartzen dio neurketari, abiaduraz jokatuz. Ahaleginduko naiz frontisetik urrun mantentzen eta aire jokua sahiesten.

Erritmoa eta abiadura

-Titin III.a
Ohiko pilotak hartu ditut, hots, azkarrak eta frontisetik ondo ateratzen dutenak. Berarenak mugitzeko zailak direnetakoak dira.
Estrategiari buruz, ez dago sekreturik; bera ni frontisetik urrun mantentzen saiatuko da eta nik, aldiz, bera nere aire jokuan nahasteari ekingo diot.
Opari gutxien egiten duena partida irabaziko du”.

Olaizola II: 105-105,2 g.
Titin III. 102-102,2 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store