IZA “GUSTORA LO EGIN DOT”

Primeran aurkitzen du bere burua Iñaki Izak atzo profesionaletan lehen partida jokatu ondoren. Gustora lo egin duela aitortzen du asegarce.com-en baita pozik dagoela ere.
Berarekin egon gara Asegarce .com-ekoak eta hauxe da kontatu diguna.

– Zelan egin duzu lo?
Oso ondo, gustora. Pozik nago eta primeran lo egin dut.

-Zer izan da esnatzerakoan euki dozun lehen pentsamendua?
Frontoian izan zen betekada, herriaren erantzuna eta emaitza.

– Atzo ondo, ezta?
Oso ondo. Ez nintzan urdurik atera ezta partiduan zehar ere eta horrek konfidantza emoten deutsu. Erdialdean beheraldi bat euki neban baina azken zatian berriro ere gustora aritu nintzan eta gorantz joatea erabaki neban.

-Zer izan zen gogorrena?
Partidu luzea izatea. Profesionaletan igertzen da pilotakada gehiago emon behar direla.

-Eta frontoi beteta …
Eskertzekoa da. Herri osoa bertan ikusteak morala eta indarra ematen deutsu. Ez nuen espero.

-Intendenteek datorren zapatuko estelarrean ipini zaitue…
Ez nuen espero. Oso pozik nago horregatik eta ea ondo egiten dodan.

-Hemendik aurrera helmugak?
Lehenengoz uda on bat egitea; partidu asko jokatu, eskuak ondo euki eta ea estelarretan sartzen naizen.

IZA “GUSTORA LO EGIN DOT”

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store