GIRO ONEKO AUKERAKETA

Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak datorren igandean jokatuko den eskuz banakako finalerako pilotak hautatu dituzte eguerdian zintzotasun osoz eta 200 pilotatzale eta hedabide asko bertan zirela.
Biak pozik geratu dira topatutako materialarekin eta hauexek dira prentsaurrekoan utzitako adierazpenak.

-Barriola
“Pozik geratu naiz materialarekin. Frontisetik irteera ona dauka eta lurretik ondo dabil. Aimarrek lengoan baino pilotak errazagoak hartu omen ditu.
Aimar teknikoki pilotari aparta da; piloteoan bikaina da, ondo sakatzen du, tantua primeran bukatzen du, hotza da ….
Finalaurrekoetan oso ondo ikusi nuen, bere mailan dago.
Nahiz eta bi finaletan beraren kontra galdu denbora pasa da eta pilotariak aldatu egiten dugu baita egoerak ere”.

-Olaizola II
“Oso pozik nago aukeratutako pìlotekin. Frontisetik ez da gehiegi ateratzen bai lurretik ordea. Ondo sartu zaizikit eskuetan. Barriolarenak politak dira.
Abel oso ondo ikusi dut txapelketan. Pilotari asko kanporatu ditu.
Atano III.a pilotalekuko zorua apur bat abaildua ikusi dut.
Nire eskumaren egoeraz hitz eginda esan behar dut kazetarien kontua dela. Lesioa euki nuenetik hainbat final jokatu dut baita txapelik irazabi ere”.

Barriola: 104,2-102,4 g.
Olaizola II: 105,7-104,1 g.

GIRO ONEKO AUKERAKETA

2019-03-22

GALERÍA

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store