BANAKAKO FINALEKO ZORABIOA

Eskuz banakako finalak neurri guztiak apurtzen ditu. Atzo, ordu eta erdian Asegarcek bere sarrera kopurua saldu zuen eta “sarrerak agortuta” kartela zinzilikatu behar zuen leihatilan. Goizeko 8:30 etan hasi zen sarrera salmenta eta 10:00ak aldera bukatu ziren urteko partidurik garrantzitsueneko txartelak.
Pilotalekuko edukiera txiki geratzen da ohiko bezero, babesle, finalisten eskaera eta komunikabideek betetzen duten jarlekuak kenduta. Hau dela eta salmentan ateratzen diren sarrerak ziztu bizian bukatzen dira.

Aimar Olaizolak 200 sarrera inguru eskatuta zeukan eta 160 baino ez dizkiote eman.
8:30etatik 18:00 etarako tartean telefonoz 900 bat sarrera eskaera jaso dira Asegarcen.
Egunean zehar www.asegarce.com webean beste 300 eskaera heldu dira.

BANAKAKO FINALEKO ZORABIOA

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store