BENGOETXEA VI.A: “AURTEN GORA EGITEA ESPERO DUT”

Oinatz Bengoetxeak Eulateren kontra jokatuko du Azkoitiko Gurea pilotalekuan final zortzirenetako pase baten bila.
Leitzarrak ondorengo adierazpenak egin ditu asegarce.com-en.

-Zer moduz Gurea pilotalekua?
Frontoi ona da. Egia esateko asko gustazten zait, bizpairu aldiz jokatu dut eta primeran dago.

-Norekin entrenatu zara?
Peñagarikako eta Olaizola I.arekin aritu naiz.

-2004 urtean hasi zinen eskuz banakako txapelketan eta lau partidu jokatu dituzu. Aurten gorago jotzeko garaia ote da?
Bueno, eskuz banakako partiduak zailak dira oso eta nik pixkanaka joan behar dut. Garrantzitsua ondo hastea da eta lehen partidua ongi jokatu eta irabazten saiatuko naiz.

-Zeintzu dira Eulateren armak?
Ikusi da sakatzen ondo dabilela. Aurreko astelehenean Laskurainen kontra hala ageri zen eta horretaz aparte pilota luzatzen trebea da. Bera atzelaria da eta ni atzean mantentzen saiatuko da.

– Eta beraren zuloak?
Agian mugitzeko ahalmena. Horrexegatik bera mugitzen eta aurrean jokatzeari ekingo diot.

-Altuera ikusita, neurketa David eta Goliathen arteko borrokaren antzekoa izango dela ematen du.
Bai. Ezberdinak gara. Bera mutil lasaia da eta ni aldrebes, ttikia eta azkarra.

Eulate: 103,5-104,1 g.
Bengoetxea VI: 103,9-105,6 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store