MENDIZABAL: “OIERREN AURKA JOKU NAHASTEA KOMENI ZAIT “

Aratz Mendizabalek entrenamendu saio ederra egin du Peñagarikanorekin batera Muskizko Donibane pilotalekuan eta gustora geratu da egindako lanarekin. Datorren ostiralean Sustapen Lau eta Erdiko I. BBK Txapelketako finala jokatuko dute berak eta Mendizabal II.a. Asegarce.comek dutxatik atera berria harrapatu du eta berarekin solasean egon gara.

Pilotaleku ona

-Zer moduz entrenamenduan?
Oso ondo jardun dugu Peña eta biok. Oso ono aurkitzen dut nere burua.

-Nolakoa da frontoia?
Pilotalekua noblea da. Pilota lurratik normal dabil eta frontisa ere ona da.

-Denboraldi honetan jokaturiko 7 partidutatik 6 irabazi dituzu.
Bai, hala da eta gehienak txapelketa honetan. Bertan Belloso, Beloki II.a, Mendizabal II.a eta Eguskiza menderatzea lortu dut.

-Zer nolako estrategia erabiliko duzu Oierren aurka?
Bueno, berak zuzen oso ondo piloteatzen du eta nik ez dut joku mota horretan sartu behar. Nik alde batetik bestera mugitu behar dut, hau da, joku nahastea eta aukera dagoenean bukatu.

-Aurreko partidan 22-10 irabazi zenion. Nahiko erraza ¿ezta?
Finalerdietako ligaxkan izan zen eta han hasieran pixka bat zaila izan zen partida baina bigarren zatian gainbehera fisikoa euki zuen Oierrek eta horrek garaipena erraztu zidan.

-Jendea etorriko al da herritik?
Lagun batzu etorriko direla esan didate. Kontutan izan behar dugu Muskiz. nahiko urrun dagoela.

-Eta nor izango duzu aholkulari gisa?
Peña izango da.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store