BELOKI: “AZELERADOREA JAITSI BEHAR IZAN DUT”

Aurten ez dugu BBK-ko egoitzan egin den Lau eta Erdiko txapelketaren aurkezpenean Ruben Beloki ikusi. Nahiz eta iazko edizioan sailburu izan 2006ko lehiaketan ez da arituko eta asegarce.com-era adierazi dioenez “Eskubia ez dut ondo eta errekuperatzeko ordua da”.

Burlatarraren esanetan “Aurtengo eskuz banakako txapelketa bukatu nuenetik ez naiz topera ibili eta udan zehar hainbeste partidukin ezinezkoa izan da eskua sendatzea. Gora eta behera ibili naiz eta behingoz eskua ondo eukiteko lau eta erdiko txapelketan parte hartzeari uko egin diot. Binakako eta banakako txapelketetan nire pisua erabakigarriagoa izanik abendurarte lasaiago ekingo diot torneo horietan ondo egoteko. Txapelketatik kanpo zazpi edo hamabost egun behin jokatuz errezagoa da eskua sendatzea.
Nahiz eta atzelaria izan gustatzen zait distantzia. Atzelariok lekuz aldatzea atsegin dugu gauza ezberdina egiten dugu eta”.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store