LEIZA ETA ZEARRA ZARAUZKO TORNEOAREN FINALERDIAN TITIN III ETA LASA III IRABAZITA

Leizak eta Zearrak osatzen duten bikote bizkaitarra Zarautz Hiria Torneoaren finalerdian izango da Titin III.a eta Lasa III.a faboritoak tantu bakar batez mendean hartu ostean.
Neurketak gorri kolorea zuen hasiera-hasieratik Augusto eta Oskar 8-1 eta 14-6 aurretik joan baitira markagailuan. Hala eta guztiz ere Zearraren lan bikainak -onena izan da- eta Leizaren tantu garrantzitsuek urdinen alde ekarri dute garaipena.

Oier hasieran hotz aritu da eta Titin III.ari airea kentzen ezin ibili da baina ondoren partiduan erabat sartu da eta Lasa goitik behera menperatu du. Leizak ez du hasieran gauza handirk egin baina bigarren zatian partidaren ardura hartu du eta oso erabakiorrak izan diren tantu batzu egin ditu, hoien artean 22ª egin duen gantxu izugarria.
Leizak eta Zearrak Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruizen kontra neurtuko dituzte indarrak finalerdian.

2019-03-22

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store