UNANUE SENDO ORAINDIK ERE

Unanuek eta Patxi Ruizek Sanferminetako Asegarceko binakako torneoko finala jokatuko dute goiz honetan Olaizola II.a eta Peñagarikano 22 eta 14 mendean hartu ostean.
Mikel Unanuek Olaizola II.ari pasada ederra eman dio aurreko gunean eta airezko 11 tantu poltsikoratu ditu. Aimarrek ez du astelehenean bikote hirukoteren kontrako partidan hartutako egurra erabat gainditu eta mugitzerakoan zein kolpean motel ibili da.
Atzean ere Patxi Ruiz Peñagarikano baino gehiago izan da.

Retegi BI lau eta erdiko finalera

Lau eta erdiko neurketan Retegi BIk ustegabeko garaipen erreza lortu du bere betiko arerioaren kontra eta 13 eta 22 irabazi dio Arretxe II.ari Erasungo txapeldun handiaren semearen partida borobilean.
Julenek ederto mugitu du pilota, zuloak bilatuz eta aurkaria bere tokitik ateraz. 11 tantu lortu ditu jokalditan Ikerrek 5 egin dituen bitartean.
Retegi BIK Leizaren kontra jokatuko du ostiral honetako finala.

UNANUE SENDO ORAINDIK ERE

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store