AGIRRE ” ERRITMO BIZIA EMONGO DEUTSOT PARTIDUARI”

Imanol Agirre Zornotzan egon da pilotak aukeratzen Xabier Urberuagarekin batera eta datorren zapatuan izango dan kanporaketari buruz zera esan deusku asegarce.com-en. “Erritmoa emon beharko deutsot partiduari ze Urberuaga ondo dabil piloteoan eta frontoi honetan pilotak bote handia hartzen dabe, honela Xabierrek jokua atzean euki dezakela. Ni aurrean jokatzen ahaleginduko naz joku arina eginez eta jokaldiak azkar bukatuz. Jokuaren aldetik ondo nago, entrenamendu batzu egin dodaz eta gustora geratu naz. Beste gauza da animoa. Ea gorantz noan”.

Agirrek bost minututan gauzatu du aukeraketa eta pilota azkarrak bereiztu ditu, hots, behetik arin doazenak.
Urberuagak 10 minutu eman ditu pilotak hautatzeko eta bote handiagokoak omen dira. Gainera frontisetik irteera ederra dute.
Imanolen pisuak honako hauek izan dira: 104,3 gramoko bi pilota.
Xabierren pilotek pisu hauek eman dute: 105,6 eta 102,8 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store