BINAKA TXAPELKETAN MAIZ ARITUTAKO BI FINALISTA

Gaur eguerdiko 12etan Olaizola II.ak-Zearrak eta Martinez de Irujok-Eulatek hurrengo martxoaren 19ko Binakako Txapelketaren Finalean erabiliko dituzten pilotak aukeratuko dituzte.
Asegarceko bikotea itxaropentsu dabil final honen aurrean, beraz inolako zalantzarik gabe zehatz-mehatz aukeratuko dute Ogetan erabiliko duten materiala.

Binakako Txapelketan zazpigarren partaidetza izango da hau Olaizola II.arentzat eta bostgarrena Zearraren kasuan.
Aimar Olaizola Binakako Txapelketan 2000an estreinatu zen Auxkinaren laguntzaz. Handik ona hiru aldiz erori da final-laurdenetan: 2000, 2001 eta 2005an Auxkin, Berna eta Otxandorenaz urrenez urren langunduta. 2002an Errrastirekin eta 2004an Belokirekin batera finalerdietaraino heldu zen eta bere parte-hartze hoberena 2003. urtean lortu zuen, hartan Pascualekin atzealdean finala jokatu zuen Koka eta Belokiren aurka galduz.

Zearrak eskarmentu gutxiago

Bere aldetik Zearrarentzat hau izango da Binakako lehenengo finala. Bizkaitarrak finalaurreko bi jokatu ditu: 2005ean Olaizola I.arekin eta 2000an Alustizarekin eta beste bi aldiz galdu du final-laurdenetan:2004an Berasaluze VIII.arekin eta 2002an Tirapurekin.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store