GAUR, BINAKAKO TXAPELKETA ISCARRERA JOANGO DA

Gaur, larunbata, Villa de Iscar pilotalekuak Binakako Txapelketaren final-zortzirenetako hirugarren jardunaldiko partida jasoko du Olaizola II.a-Zearra eta Gonzalez-Lasa III.aren artean.
Valladolideko herrira hurbilduko diren pilotazaleek gaur egungo buruz buruko eta lau t’erdiko txapelduna jokoan ikusteko aukera izango dute. Aimar Olaizolak Oier Zearra Bikaitarraz atzealdean lagunduta jokatuko du lehenengo fase honetako bigarren garaipenaren bila. Asegarceko bikotea, oraindik partidarik irabazi ez duten Aspeko Sebastien Gonzalez eta Oscar Lasaren kontra arituko da. Norgehiagoka hau Telecinco kateko “Fronton” saioan arratsaldeko 18etatik aurrera ikusiko da.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store