OLAIZOLA II.AK ARRIGORRIAGAN JOKATUKO DU ETA PATXI RUIZI BERE ESKUBIAREN LESIOA BERRIZTATU ZAIO

Atzo ekografia bat egin zioten Olaizola II.ari bere eskubiko sorbaldan Sanferminetako finala bukatu eta gero goizuetarrak antzematen zuen minak bultzatuta. Txapeldunak ez du inolako lesiorik eta azken egunetan jokatu duen partida piloak eragin dion gainkarga baino ez da.
Olaizola II.a ostiral honetan izango da berriro ere zaleen aurrean Arrigorrigan.

Patxi Ruizek aldiz zorte txarrarekin darrai. Atzo Ogeta pilotalekuan izandako entrenamenduan bere eskubiaren hirugarren atzean zuen lesioa berriro ere agerian geratu zen. Asegarceko medikuak esan duenez kasu honetan ezin da errekuperatzeko epeaz hitz egin.

Azkenik esan, Beloki Barakaldon jokatu ez izana eragin duen eskuminaz erekuperatu dela eta larunbat honetan Amorebieta-Etxanon berragertuko da.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

2026-08-26

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

Lasok eta Iztuetak 22-16 gainditu dituzte Artola-Mariezkurrena II.a Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta atzo sailkatu ziren Elordi-Zabaletaren aurka jokatuko dute ostiraleko finala.

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store