FINALAURDENETAKO ITZULERAKO PARTIDUEN TOKIAK ZEHAZTUTA

Olaizolatarrak elkarren kontra berriro ere arituko dira larunbat honetan 17:00etan Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan Telecincoko kamarak bertan izango direla. Pilota aukeraketa asteazkenean 11:30etan izango da.

Berasaluze VIII.a-Patxi Ruiz eta Bengoetxea VI.a-Beloki Eibarko Astelena pilotalekuan izango dira igande honetan beraien partidua jokatzeko. Ostegunean 11:30etan bilduko dira pilotak bereizteko.

Mtez. de Irujo-Goñi III.a eta Gonzalez-Pascual ostiralean jokatuko dute heuren partidua Azkoitiako Gurea pilotalekuan gauez. Pilotak hautatzeko asteazkenean 16:30etan batuko dira.

Azkenik, Titin III.a-Barriola eta Xala-Lasa III.a nor baino nor arituko dira datorren astelehenean, hilak 7, Tolosako Beotibarren eta ostegunean 16:30etan pilotak bereiztuko dituzte.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store