“HIL ALA BIZIKO PARTIDA IZANGO DA EIBARKOA”

Berasaluze VIII.ak badaki Bengoetxea VI.a eta Belokiren kontrako igandeko Eibarko neurketa arras erabakigarria izango dela bera eta Patxi Ruizentzat “hil ala biziko partida izango da guretzat. Eurek galtzekotan finalerdietan sartzeko beste aukera bat dutenez askoz ere lasaiago jokatuko dute”.

Barakaldoko porrotari buruz Berriztarrak ez du bere burua izkutatzen “ilun aurkitu nintzen, txispa gabe. Agian astean zehar fisikoki pasatu egin nintzen eta partiduan ez nintzen bat ere argi ibili. Aste honetan prestaketa hobetu egin dut eta ondo helduko nahiz igandeko partidura.

Pilotalekuari dagokionez Pablok ez du inolako oztoporik bera eta Patxiren errendimendurako “Astelena frontoi ona da. Gustora jokatu izan dut beti eta ez dut uste gure jokuan eraginik eukiko duenik. Estrategiari dagokionez betiko jokua egingo dot, nire erara”.

Pablo Berasaluze eta Patxi Ruizek nahitanahiezkoa dute garaipena hirugarren partidua gauzatzeko eta horrela finalerdietara pasatzeko aukera izateko.
Zer gertatuko dena igande honetan Astelenan ikusiko dugu.

2019-03-22

Azken albisteak

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store