OLAIZOLA II.AK: “PREST NAGO LARUNBATERAKO”

Aimar Olaizolak erabat ahaztuta dauka txorkatilaren lesioa eta animoz eta gogotsu azaltzen da datorren larunbateko Barakaldes pilotalekuan Gonzalezen aurka jokatu behar duen partiduaren aurrean.
Joan den larunbatean hasi zen entrenamendu sesioak Kokarekin Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan egin zuen saioarekin. Igandean lasterkaldi arin bat herrian egin zuen eta astelehenean pilotan aritu zen modu lasaiean.
Atzo korrika apur bat egin ondoren masailariarengana joan zen eta gaur pilota aukeraketa egingo du arratsaldeko lauretan gero Iñigo Leizarekiko entrenamendu txiki bat egiteko.

Ostegun eta ostiralean lasaitze saioak korrika tarteak lagunduta egingo ditu larunbatean fresko egoteko.
Txapelketan sartzeko irrikitan dela aitortu du Goizuetarrak asegarce.com-era baita distantzian erakutsitako ahalmena berriro gauzatzen saiatuko dela ere.
Bere arerioari buruz zera adierazi digu Aimarrek: ” pilotari arriskutsua da batez ere ezkerraz pilotari ematen dion abiaduragatik”.

2019-03-22

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store